Berriak

CAF SIGNALLINGEK CAFEN CIVITY NS TRENETARAKO 118 ETCS EKIPO ONTZIRATU HORNITUKO DITU

CAF Signallingek Auriga OBS soluzioa hornituko du CAFen 118 CIVITY NS trenetarako. Tren horiek Holandan erabiliko dira eta, aurreikuspenen arabera, 2017 urtearen amaieran jarriko dira martxan.
Kontratuaren arabera, AURIGA OBS sistema diseinatu, fabrikatu eta probatuko da bi kabinako ekipoetarako. Halaber, STM ATB hornituko eta instalatuko da, behar-beharrezkoa baita Holandan ERTMS sistemarik ez duten bideetatik ibiltzeko.
Kontratu horri esker, AURIGA OBSek Europako merkatuan dituen erreferentziak hobetu ditu CAF Signallingek.

CAF Singlallingek sortutako AURIGA OBS sistema ontziratu integraleko plataformak ERTMS soluzioak bermatzen ditu sistema horren 1. eta 2. mailetarako. Herrialde jakin baten mugetatik harago ere elkarreragingarritasuna ziurtatzen du, beste fabrikatzaile batzuen sistemekin bateragarria da, eta trenaren mugimendua ikuskatzen du erabilgarritasun eta segurtasun handiarekin.

CAF Taldeak ezagutza metatu eta esperientzia handia ditu material mugikorretan ontziratutako ekipoetan oinarritutako soluzioak eskaintzeari dagokionez. CAF Signallingek -trenetan ETCS (European Train Control System) teknologia bermatzeaz gain- gaitasun handia du ingeniaritzan material mugikorra birgaitzeko proiektuetan seinaleak jartzeari eta frogak abiarazteari dagokienez.

Compartir:

Utzi erantzuna