Berriak

CAF SIGNALLINGEK KONTRATU BERRI BAT LORTU DU ZEELANDA BERRIAN

Auckland Transport-ek (Zeelanda Berria) kontratu berri bat esleitu dio CAF Signallingi, 72 unitate elektrikori (EMU) trenera sartzeko “AURIGA OBS BL 2 ERTMS/ETCS+ AURIGA ATO” sistema ezartzeko.

AURIGA izenekoa CAF Signallingek garatutako irtenbide integral bat da, Tren Trafikoaren Kudeaketarako Sistema Europarrerako (ERTMS).

Alde batetik, AURIGA OBS ERTMS trenaren mugimendua segurtasunez gainbegiratzeko diseinatu da, erabilgarritasun maila altuarekin eta hutsegiteen aurkako funtzionamenduarekin. Aldiz, AURIGA ATOk trenaren gidatze aurresangarri bat egiten du, zeina planifikatutako denbora-tauletara atxikitzen den; era honetan, energiaren aurrezpena eta bidaiarien erosotasuna maximizatzen dira.

Nabarmendu behar da, AURIGA OBS sistema proiektu askotarako hautatua izan dela, besteak beste: 118 civity EMU, NSrentzat (Holanda); 98 Civity EMU eta DMU, Northern-Arrivarentzat (UK); 30 civity EMU, Tolucako Hiriarteko Trenerako (Mexiko); eta Oaris, oso abiadura handiko trena, RENFErentzat (Espainia).

Esleipen berri honekin, Australian eta Zeelanda Berrian duen posizioa sendotzen du.

Compartir:

Utzi erantzuna