Berriak

CAF SIGNALLING, KATIGAMENDU ELEKTRONIKOAREN KONTRATU BERRI BAT ESLOVENIAN

Era honetan, CAF Signallingek nazioarteko zabalkuntza sendotzen du. Konpainiak kontratu berri bat lortu du Eslovenian, hain zuzen ere, Europaz Gaindiko Mediterraneoko Korridorea izeneko trenbide-sarearen tarteari dagokiona.

Esloveniako Azpiegituren Ministroak kontratu bat sinatu du CAF Signalling eta ISKRA enpresek osatutako partzuergoarekin. Kontratuak segurtasun- eta seinaleztapen-sistemak birgaitzea aurreikusten du, Eslovenia eta Austriako mugan dauden Zidani Most eta Sentilj geltokietan.

Proiektuaren irismenak –CEF (Connecting Europe Facility) finantza-programaren eta FEDERen (eskualdeko garapen-funtsa) artean finantzatua– seinaleztapen-sistemen eta -ekipoen diseinua, ezarpena, frogak eta martxan jartzea barne hartzen ditu. ISKRAren lehengo errele-katigamenduak CAF Signallingen katigamendu elektronikoekin ordezkatuko dira.

Lanak 117 km-ko tartean egingo dira eta ibilbideak 17 geltoki izango ditu. Lan hauek azken urteotan Eslovenian trenbide-seinaleztapenerako egin den inbertsiorik handienetakoa dira; eta Gobernuak herrialdeko linea nagusiak berriztatzeko duen plan estrategian biltzen dira. Helburua honakoa da: sarearen segurtasuna eta gaitasuna areagotzea, trenen erregulartasuna eta maiztasuna hobetzea eta mantentze-lanen kostuak murriztea.

Compartir:

Utzi erantzuna